Eider Garde (0-3 Plataforma): "Ez dugu baztertzen haur eskoletan greba mugagabea egitea"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko ots. 9a, 09:53

Larunbatean elkarretaratzera deitu ditu haur eskoletako langileak eta familiak Nafarroako 0-3 Plataformak. Sektorean dituzten lan baldintza kaxkarrak salatzeko eta eskola duinak eskatzeko, datozen hilabeteetan eginen dituzten mobilizazioen hasiera izanen da. Plataformako kide Eider Garderekin mintzatuko gara gaur. 

Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariak bigarren zilkloan bi urteko haurrentzako ikasgelak zabaltzeko aukera mahai gainean jarri du. Mehatxutzat hartu du Nafarroako 0-3 Plaformak, eta aurrean izanen dituztela ohartarazi dute. Duela hogei urte sortu zuten plataforma, haur eskolak duintzeko. Indarberrituta helduko diete mobilizazioei larunbatean, eta etorkizunearako ez dute greba mugagabea baztertu. 

Inork esku artean eduki nahi ez duen gaia da 0-3 zikloarena, Garderen iritziz. "Politikoki ez dago interesik 0-3 zikloarekiko". 28/2007 Foru Dekretuak arautzen du zikloa, baina Nafarroako Gobernuek udalei pasatzen die gaia. "Gobernuak ezartzen ditu ratioak, soldatak eta familientzako tarifak; beraz, erantzunkizunen bat izango dute", argitu du Eider Gardek.

Ohartarazi dutenez, gehiegizko ratioak dituzte Nafarroako haur eskoletan. Daniarrak laukoizten ditu, grekoak, hirukoiztu eta frantsesak edo portugaldarrak, bikoiztu. Estresa eta muturreko egoera salatu ditu, halaber, 0-3 plataformak. Soldata prekarioak, baloratu gabeko lana, etengabeko estresa, akidura fisikoa eta mentala... Pandemiak dakarren lan-karga erantsia kontuan hartuta, egoerak nekea eragin du langileengan eta familiengan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!