Entzutekoak

Korrikari buruzko ‘Uhinak’ dokumentala estreinatu dute

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 31a, 18:45

Txakur Gorria sormen taldeak sortu eta ekoitzi du lana. 

Asteburuan Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian aurkeztu dute euskararen aldeko lasterketa handiari buruzko lana. Hain zuzen ere bertan hasiko da 22. Korrika.

Txakur Gorria sormen taldeak ekoitzi eta osatu du ‘Uhinak’ korrikaren historian murgiltzeaz harago, Euskal Herriaren hizkuntza errealitatea islatu nahi duen dokumentala.

Bi parte ditu. Batetik, zazpi lurraldeetako herrietako euskaldunek euskarari buruz hitz-jolasean ariko dira. Hauek dira ‘Uhinak’ lanean hitz egiten duten bederatzi lagunak: Suhar Anzorandia Peritz (Barakaldo), Etxahun Anakabe Tapia (Barakaldo), Haira Aizpurua Ibargarai (Sara), Itxaso Balza de Vallejo Carbajo (Maeztu), Monica Fernandez Cuesta (Zintroniko), Izaskun Igoa Jaimerena (Ziga), Joxe Landa Odriozola (Itziar), Myryam Quintana Urrea (Kanpezu), eta Marie-Agnès Gorostiague Salaberri (Ainhize- Monjolose).

Bestetik, bertako hizkuntzaren egoerari buruzko azterketa sakonagoa egiten du lanak artxiboko irudiek lagunduta.

22. Korrika apirila hasieran abiatu bitarte, ‘Uhinak’ lanak bere bidea egingo du eta Iruñerrira ere helduko da. Data zehatzik ez du iragarri Korrikaren antolakuntzak baina laster informazioa zabalduko dute korrika.eus atarian. Gainera interneten ere eskuragarri jarriko dute ‘Uhinak’.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!