Entzutekoak

Izai Bujanda (ELA): “Euskara eta nafarrak gutxiesten ditu araudiak”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko urt. 31a, 10:14

Administrazioan sartzeko euskaren aintzat hartzea arautzen duen dekretuari alegazioak aurkeztuko dizkio ELA sindikatuak. Nafarroako Gobernuak euskara gutxiesten duen dekretu bat onartu nahi duela ohartarazi du Euskalerria Irratian Izai Bujanda ELAko zerbitzu publikoen federazioko arduradunak.

Ostiralean egindako bileran azaldu zioen ELA sindikatuak gobernuari onartu nahi duten araudiaz duten iritzia. Euskara ez da meritu izanen eremu-ez euskaldunean eta mistoan, lanpostu batzuetan soilik. Horrela euskal hiztunak mespretxatzen ari direla salatu du Bujandak.

Dekretuaren zirriborroa UPNk eta CDNk onartutako 2009ko dekretuan dago oinarrituta. Hala azaldu die Javier Remirez kontseilariak sindikatuei. “Dekretu horretan, oro har, eremu mistoan euskara jakitea aitortzen zen; eta, gainera, Dekretuak  zerrendatzen zituen lanpostuetarako balorazio kalifikatua zegoen. Aurkeztutako idazketan, ordea, ezabatu egin duten balorazio orokorra”, zehaztu du Bujandak.

Beste puntu batekin ere kezka du ELA sindikatuak. Zerbitzu zentralen espezifikotasuna ezabatu dute dekretuan; eta, kenduz gero, eremu jakin batzuetarako mugatuta ez dauden zerbitzuetan euskararen ezagutza baloratzeko aukera desagertuko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!