Prentsan agertutako informazio aztertu dute Nafarroako Gobernuko justizia departamentuan, informazio ofizialik ez dute jaso eta. "Ikusi dugu erregistroan haren izenean baina saldu dituen jabetzak direla Elizak aipatu dituenak. Estatuari zerrenda garbitzeko eskaera bat baino ez da", zehaztu du Eduardo Santos justizia kontseilariak.
Nafarroako 74 ondasunetatik, 50 saldu ditu dagoeneko Elizak eta gainerakoei buruz identifikatzeko datuak falta direla dio. Bidezko jabeei kalte-ordaina eman beharko lieke Elizak, baina kontseilariak argi du ez dutela eginen: "Hori ez da itzulpen bat".
Nafarroako Gobernuak epe horretan 1.034 inmatrikulazio inguru zenbatu ditu erregistroetan dagoen informazioa arakatuz. Zerrenda osoa Elizak duela ekarri du gogora Santosek: "74 lur zati horietatik batzuk ez daude gure zerrendan, horrek esan nahi du ezagutzen ez genituen salmentak izan direla". Elizari gardentasunarekin jokatzeko eskatu dio.
EH Bilduk inmatrikulazioen zerrenda osoa argitaratzeko eskatu dio gobernuari. Parlamentuaren eskaerari erantzun diola argudiatu du Santosek, eta informazioa beste era batera jaso nahi badute eska dezatela eta aztertuko dutela ziurtatu du.