Ukoreka Uherrak

"Ez dugu tankerik topatu nahi gure kafesnean"

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 21a, 13:32

Ukrainatik datozen gerra hotsak, Gerrari ez leloa, duela 20 urteko gerraren aurkako mobilizazioak, intsumisioa, NATOri buruzko erreferenduma. Horiek guztiaz eta gehiago izan ditugu gaur hizpide Ukoreka Uherrak solasaldian, Ukoreka liburuaren egile Patxi Zabaletarekin, eta Ur Uherrak eleberriaren sortzaile Aingeru Epaltzarekin.

Izan ere, tanke bat ez, baina fragata bat eta zenbait gerra hegazkin topatu dugu gure kafesnean gaur goizean, prentsan ikusi dugularik Espainiako Gobernua sustengu militarra eskaini diola NATOri, Errusiarekin sortu den tentsioari aurre egiteko, Ukrainako egoeraren kontura. Javier Remirez foru lehendakariordeak bere twitter kontuak idatzi du ez dela "analisi sinplistarik" egin behar, eta Espainia "nazioartean duen pisuaren arabera dagokion rola" jokatzen ari dela. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!