Bigarren lauhilekorako bertso eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 19a, 11:07

Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izanen da, Iruñerriko eta Nafarroako hainbat tokitan. Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perezekin mintzatu gara.

Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari, talde gehiago erantsi dizkio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Alde Zaharrean, Antsoainen, Hiruherrin (Atarrabia, Burlata, Uharte), Altsasun, Etxarri-Aranazen, Irurtzunen, Leitzan eta Tafallan eskainiko ditu NBE-k Bertso Eskola berri horiek, 40 euroko prezioan. Bortzirietan ere eskaintza egingo da, aurrerago. Ikasleek, otsailean ateratako Bertso Eskoletan izena emateko aukera izateaz gain, ikasturte hasieran sortutakoetan eman ahalko dute izena plaza kopuruak baimentzen badu.

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, urtarrilaren 10etik 28ra. Eskolak otsailean abiatuko dira. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

40 euroko prezioa izango dute bigarren lauhilekoko ikastaroek, kuota bakarrean kobratuko dena, helbideraketa bidez.

Bertso Eskolak, Iruñerrian

  • Antsoain LH5-6. Astelehenak, 16:30-17:30, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza.
  • Hiruherri LH6 (Atarrabia, Burlata, Uharte). Astelehenak, 16:00-17:00, Atarrabian, lekua zehazteke. Irakaslea: Xabier Terreros.
  • Alde Zaharra LH5-6. Asteazkenak, 15:30-16:30 , lekua zehazteke. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.
  • Alde Zaharra (DBH 1-2). Asteazkenak, 15:30-16:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza
  • Alde Zaharra (Helduak, bertsolaritzaren hastapenak). Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza 
  • Arrotxapea (LH 5-6). Astelehenak, 17:00-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Arrotxapea (DBH 3-4). Astelehenak, 16:00-17:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Barañain (LH6-DBH1). Ostegunak, 15:30-16:30, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Sarriguren (LH6-DBH1). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!