Hitz aspertua

Bereziartua: “Irlandako Poliziak ez zekien Prawo Jazdy gidari poloniarrak nola jaso zezakeen horrenbeste isun, hiztegian begiratu zuen arte”

Juan Kruz Lakasta 2022ko urt. 18a, 12:45

Irlandako Poliziak ez zuen ulertzen Prawo Jazdy  jatorri poloniarreko gidariak nola eduki zezakeen horrenbeste trafiko isun, hiztegian begiratu zuen arte. Ezusteko galanta hartu zuten. Eta arrazakeriaren esanahiaren berri ere jaso zuten. Pasadizo hori hartu dugu abiapuntutzat aste honetako hitzaspertuan, Argia aldizkariko Gorka Bereziartuarekin. Zuk zeuk akaso ezustekoa hartuko duzu, baldin eta gidariaren izen abizenak polonierazko hiztegian bilatzen badituzu.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!