Imanol Pascual (ELA): “Grebarako aukerak badira, baina zoritxarrez ez gara adostasun batera iritsi”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko urt. 18a, 10:19

ELAko Nafarroako idazkari nagusi Imanol Pascualek uste du greba zitekeela erantzunik irmoena lan erreforma berriaren aurrean; hala ere, “zorionez” protesta deialdiarekin bat egin dutela nabarmendu du.

Lan eta pentsio erreformen aurrean greba orokorrerako aukera mahai gainean izan dute orain arte euskal sindikatu nagusiek. ‘Greba orokorra orain’ leloa erabili dute duela gutxira arte. Azkenean, baina, manifestazioa eginen dute Espainiako gobernuak enpresari eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostutako akordioaren aurka.

Espainiako Gobernuak onartu nahi duen lan erreformak PPren garaiko arauaren muina mantentzen duela salatu dute sindikatuek. Urtarrilaren 30ean manifestazioa eginen dute Iruñean "Lan erreforma honi, ez" lelopean, ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!