Lan erreformaren derogazio osoa eta lan harremanen euskal esparrua bermatzearen aldeko manifestazioa izanen da urtarrilaren 30ekoa. Legegintzaldia, PPren lan erreformaren derogazioarne mezuekin abiatu zuten PSOE-k eta Podemos-Ahal Duguk eta orain "bere muina mantenduko duen proposamena" aurkeztu dute, salatu dute sindikatuek. "Negoziazio kolektiboaren estatalizazioa eta langileen kaleratze prozedurak ez dituzte aldatu" azaldu dute eta "Eskubide berriak lortzeko aukera galdu da, esate baterako etxeko eta zaintzako langileak gainerako langileekin erabat parekatzeko aukera".
"UGTk eta CCOOk greba orokorrarekin erantzun zioten PPren lan erreformari eta oraingoa bermatu" salatu dute euskal sindikatuek., "Eskuinaren erreakzioa ikustea besterik ez dago, Aznar, Ciudadanos edo ta UPN bezalako alderdiek ez dute gaizki hartu gobernuaren proposamena".
"Foru hobekuntzak 40 urte beteko dituen urte honetan, autogobernuan aurrera egiteko aukera dugu" azaldu dute prentsaurrekoan, "Ogasun propioa bezala, lan harreman propioak, gizarte sekurantza propioa izateko ordua heldu da".
Manifestazioa, urtarrilaren 30ean eginen dute, eguerdiko 12etan Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta.