Xabi Erkizia: "Ez gaude ohituta entzutera"

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 12a, 17:18

Xabier Erkizia soinu ikertzailea, ekoizlea, musikaria eta kazetaria da. Motz geratzen zaio soinuaren definizio klasikoa. Bere ustez, inguruko soinuak eta zarata artea dira. Entzutea jarrera kontua dela dio. "Harrigarria da zenbat ikerketa egin diren soinuaz, eta zer gutxi entzuteaz". Hala esan digu artista lesakarrak. Klase orotariko soinuak jasotzen ditu. Ondoren, arlo ezberdinetan erabiltzen dira bere lanak: filmetan eta musikaren arloan, bereziki.  Zientzialariek erabiltzen dituzten tresna berak baliatzen ditu lanerako baina haren helburua ez da zientifikoa, Metropoli Forala saioan elkarrizketa egin diogu Xabi Erkiziari.

 

 

 

 

 

 

-

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!