Koldo Leoz (Lizarrako alkatea): "Herriarenak diren ondasunak berreskuratu nahi ditugu"

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 12a, 09:59

Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunak berreskuratzeko lanak abiatuko ditu Lizarrako Udalak. Koldo Leoz alkatearekin mintzatu gara, Euskalerria Irratian.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Lizarrako Udalari bidali dio Elizak bertan immatrikulatutako ondasunen zerrenda. Immatrikulatutako ondasunak ezagututa udalak horiek behar bezala mantentzeko galdegingo dio Elizari, lehenik. Nafarroako ondare historikoaren defentsarako plataformarekin elkarlanean horiek berreskuratzeko lanak ere abiatuko dituzte.

Hamazazpi ondasun ditu bere izenean Elizak, Lizarran. Horien artean eraikin enblematikoez gain, kultora bideratzen ez diren etxebizitzak, belardiak edota kale zatiak daude.

Zerrenda hori Nafarroako Parlamentuak eskatuta egin da, toki entitateek haien herrietan egindako immatrikulazioen berri izan dezaten. Hortik aurrera, egoki iritziz gero, sakondu ahalko dute ondasunen titulartasuna ikertzen, eta, hala badagokio, horiek berreskuratzeko izapideak hasi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!