Iaztik du ETBk filma emateko eskubidea, baina Kataluniako TV3 kate publikoak emango du lehen aldiz. Beti dago, baina bat.
aurreratu egin dira eta gainera lanak oso ongi egin dituzte. Katalanezko azpitituluak jarri dituzte. Hori bai, gaur Kataluniakoek ikusiko duten bertsioa ez da izango originala. Laburtu behar izan dute pelikula. Kriston lana egin dutela eta gertakariak oso ongi ulertzen dira.
'Sense ficció' saioaren barnean emanen dute. Programa honek sona handia du bertan, ez da edozein programa.
Hori da, gaur gaueko hamarretan hamar eta bostetan hasiko da, prime timean. Oso jarraitua da eta lidergoa lortzen du saio honek astero botatzen dituzte dokumentalekin. Ohorea izan zen guretzat aipatu zigutenean bazutela interesa eta gainera mimo handiz landu dute pelikula. Egin duten bertsioa oso ongi dago ere bai, beraz gu oso pozik.
Nolakoa izan da harremana telebista honekin?
Gu jarri ginen haiekin harremanetan duela urte batzuk, irudiak izango zituelakoan gertakari hauen inguruan. Pelikulan agertzen diren irudi batzuk haienak dira, erosi egin genizkien. Orduan saioko hainbat langile ezagutu genituen, eta hor hasi ginen pixka bat haiekin hitz egiten. Orain arte dokumentalak arrakasta handia izan du Katalunian, eta azken egunotan asko mugitu da gaia sare sozialetan.
Euskal Herrian ETBk noiz emanen du?
Irailetik badute hori egiteko eskubidea, baina momentuz ez dakigu deus. Pentsatzen genuen igual urteurrenarekin lotuta eskainiko zutela, baina ez zen gertatu.