Silvia Guillen (ELA): "Adinekoen egoitzetan lan baldintza duinak eta kudeaketa publikoa beharrezkoak dira zerbitzuaren kalitaterako"

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 11a, 10:21

Ostegun honetan grebara joanen dira adineko egoitzetako langilean, lan hitzarmen bateratu batengatik borrokan. "Pandemiak agerian utzi ditu erresidentzietako lan baldintza eta segurtasun neurri kaxkarrak" azaldu du ELA sindikatuko Silvia Guillenek, "Lan hitzarmena behar dugu baldintzak duintzeko eta kudeaketa publikora egin behar dugu zerbitzuaren kalitatea bermatzeko".

Protesta zaratatsua egin dute zahar egoitzetako langileak Nafarroako Parlamentuaren aurrean, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin. Ostegunean grebara deituta daude langile eta zaintzaileak eta gaur azalpenak eman dituzte alderdi politikoen aurrean. Patronalaren jarrera salatu dute, aurrerapausorik ez duelako eman nahi lan baldintzen duintzean. Zaintza sistema publikoaren alde egin dute sindikatu guztiek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!