Izadi haurraren gurasoak Aranjuezko espetxetik Euskal Herrira gerturatuko ditu Espainiak. Izadi 2017. urtean jaio zenetik kartzelan bizi izan da gurasoekin. Hiru urte bete eta gero presondegitik irten zen. Iñigo Gutierrez, bere aitari hirugarren gradua emanen diote, aurki. Maria Lizarraga, bere amak, zigor luzea du betetzeko, oraindik. Izadi gurasoekin etxera plataformako kide Itxaso Torregrosak eman dizkigu xehetasunak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.