'Pequeño diccionario sentimental - 57 palabras para empezar a amar el euskera' liburua plazaratu dute Regina eta Leticia Salcedo ahizpek. llustrazioak Liebana Goñi Yarnozek egin ditu. Gaztelaniaz idatzitako lana da. Euskaratik hartutako hitzak bildu dituzte. Gaztelaniaren ikuspegitik hitz horiek azalduz. Liburuan hautatutako hitz guztiak Liebana Goñik marraztu ditu, bere estiloan, hitz bakoitzak berari iradokitzen diona irudikatuz.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.