Jokin Zubieta (LAB): "SOS Nafarroako zuzendaritzak, utzikeriaz, ez du ezer egin olatuaren aurrean"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko abe. 29a, 10:07

Osasun etxeetan eta COVID zalantzak argitzeko telefonoan arreta lortzen ez duten herritarrak 112ra deitzen ari dira, eta horrek mila dei inguru ezin atenditu izana eragin du. LAB sindikatuak salatu du kolapsotik gertu daudela.

Seigarren olatuak eta uholdeek SOS Nafarroa zerbitzuak gainezka egitea eragin du. Kasu larriak behar bezala artatzera ez dira iristen, eta langile bakoitzak hamar hamabost dei izaten ditu zain ohikoan. SOS Nafarroako LAB sindikatuko ordezkaria da Jokin Zubieta. 

Metropoli Foraleko lehen deian salatu duenez, Osasunbideak ez ditu baliabideak jarri egoerari aurre egiteko eta zerbitzuko zuzendaritzak "utzikeriaz edo jakingabeziaz" ez du ezer egin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!