Patxi Zabaleta: "Nire ipuinak ikusi egiten dira"

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 28a, 14:01

Patxi Zabaleta idazle eta euskaltzain leitzarrak, 'Bukaerarik gabeko ipuinak' plazaratu ditu. Guraso eta zaintzaileentzako kontuak bildu ditu bertan. 24 ipuin lau liburuxkatan jaso ditu. Berak asmatutako ipuinak dira. Bertan, marrazkirik ez dago. Egileak kontu kontalariaren sormena eta umeen imaginazioa piztu nahi ditu. Euskara aberatsa, ñabardura askotarikoa eta herrietako hitzak ugari dira lan honetan.Ipuin bilduma honetan, natura, animaliak eta herrietako tradizioak dira protagonista nagusi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!