Sabino Cuadra: "Kezkarako arrazoiak ditu oraindik Martin Villak"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko abe. 27a, 09:54

Rodolfo Martin Villaren aurka irekita dagoen auzibidea eten du Argentinako justiziak, baina kasua ez dute itxi. 78ko Sanferminak Gogoan plataformako kide Sabino Cuadrak ohartarazi du epaitu dezaten lanean jarraituko dutela.

Urrian auzipetu zuen Maria Servini Argentinako epaileak Espainiako ministro ohi Rodolfo Martin Villa, baina, orain, Argentinako apelazio auzitegi batek erabaki du prozesamendua baliogabetzea, delituen eta egiletzaren inguruko "frogarik ez" dagoela argudiatuta. Sabino Cuadrak salatu duenez, hori da hedabide nagusiek titularretara eramandakoa, baina "irakurketa partziala" da: "Martin Villaren abokatuek bidalitako informazioa da".

Erabaki gehiago ere hartu ditu justiziak, kasua ez dute artxibatuko. Hala, ministro ohiak kezkarako arrazoiak dituela uste du. 

Argazkia: Txalaparta argitaletxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!