Jardunaldi jarraituaren ezarpena Hezkuntza Departamentuak haurren ongizatea lehenetsiz erabakitzearen aldeko ekimena

Juan Kruz Lakasta 2021ko abe. 16a, 13:18

Joseba Beramendi marrazkilariak jarri du abian: 500 sinadura bildu nahi ditu, eskaera osoigo.com plataformaren bitartez Nafarroako Parlamentura helarazteko.

“Ekimen hau abiarazten dut instituzioei eskatzeko eskolaldi desberdinen ezarpena irizpide pedagogikoen arabera, haurren ongizatea kontuan izanda, aditu talde batek hartutako erabakia izan dadin. Gurasook ez dugu zertan izan erabakitzeko gaitasun hori”. Hala azaldu du bere xedea, Joseba Beramendik berak, Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan.

Beramendik berriki hari bat zabaldu zuen Twitterren, azaltzeko zein nolako eragina izan duen jardunaldi jarraitua Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko Ikastetxe Publikoan. Beramendik eta bere bikotekideak hiru alaba izan dituzte ikastetxean. Hirugarrena jardunaldi jarraitua ezarri eta gero sartu zen San Frantziskon. Eta, Beramendiren arabera, gurasoen arteko harreman sareak askoz ahulagoak izan dira, apenas osatu diren, “eta maila sozioekonomikoak guztiz baldintzatu ditu”. Beramendik halaber salatu du hainbat familiak

Informazio gehiago hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!