Pello Oria (Aemet): “Ebroko Konfederazio Hidrografikoak zailtasun handiak ditu aurreikuspenak egiteko”

Juan Kruz Lakasta 2021ko abe. 14a, 10:36

Uholdeen aurreikuspen meteorologikoa egokia izan dela dio Aemeteko Nafarroako ordezkariak. Euriteak historikotzat jo ditu, eta datu bat eman du Metropoli Forala saioan, hori nabarmentzeko: Nafarroako ipar herenean hiru egunean izan diren prezipitazioek ez dute parekorik izan azken 50 urteotan.

Oriaren arabera, hiru faktore nagusik egin dute bat azken 20 urteotako uholderik handienak izan daitezen. Hogei egunez egunero egin du euria, erruz; hiru egunean oso prezipitazio handiak izan dira; eta horrek guztiak mendietan pilaturiko oso elur hezearen desizozte azkarrarekin egin du bat.

Uholdeok aldaketa klimatikoarekn zerikusirik ote duten galdeturik, Oriak erantzun du aldaketak izan badirela, azken hogei urteotan indar handi samarreko zortzi uholde izan baitira Iruñerrrian, eta aurretik halako fenomenoak ez ziren horren maiz suertatzen.

Entzun Metropoli Forala saioan egin diogun elkarrizketa osoa:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!