EUSKARAREN LEGEAK, 35 URTE

Paul Bilbao: "Euskararen aldeko garra ez dago itzalita, baldintza makurretan herri gogoak aurrera egiten du"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko abe. 14a, 09:45

1986ko abenduaren 15ean, biharko egunez, jarri zen indarrean Euskararen Legea, duela 35 urte. Kontseilua etorkizuneko erronkez arituko da gaur,18:00etan Iruñeko Plazara! gunean. Paul Bilbao idazkari nagusiarekin mintzatu gara.

Euskalgintza ez dago ados egungo Euskararen Legearekin. 35 urte bete ditu Euskararen legeak. 35 urte dira, bereizkeria linguistikoa legezkoa dela. Hiru eremutan banatzen du legeak Nafarroa, bizilekuaren arabera hizkuntza eskubide bat edo beste duten nafarrek. 35 urte igaro dira, baina desberdinkeriaren aurkako aldarria bizirik dagoela uste du Bilbaok.

Batuz aldatu dinamikan eragile sozialak bildu ditu Kontseiluak, hizkuntza politikaren norabidetzeak ezartzeko. Dinamika indartuko du Nafarroan, orain, Euskararen Lege berri baten oinarriak finkatzen hasteko. Prozesua luzea izanen dela aitortu du idazkari nagusiak, egun arau berri baten aldeko gehiengo politikorik ez dagoelako parlamentuan. Horregatik, egun aldarrikapen horretatik urbil ez dauden eragileekin partekatu nahi dute euskaldunek bizi duten bereizkeria. Enpatiaren bitartez, gehiengo zabala bilatu nahi dute.

Egungo legeak herritarren gainean eragina duela ikusaraziko du gaur Kontseiluak, Plazara! gunean eginen duen ekitaldian. Herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldira. 18:00etan izanen da, eta bertarako hemen eman behar da izena.

Argazkia: Ahotsa.info

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!