Patxi Arriada (Indara/Totem): "Ziurtagiria ez da neurririk seguruena, baina lanean segitzea ahalbidetuko digu"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko aza. 30a, 09:26

Nafarroako Gobernuak covid ziurtagiria jarri du martxan, kutsatzeen gorakada arintzeko. 60 mahaikidetik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan eta jaten edo edaten ematen duten mila lagunetik gorako kultur ekitaldietan eskatu behar dute. Hala nola, Totem edo Indara aretoetan. Patxi Arriada arduradunetako bat da.

Ia prestatzeko denborarik gabe hiru langile kontratu behar izan dituzte Totem eta Indara aretoetan covid ziurtagiria eskatu behar izateak eragin duen lan zama gehigarriari aurre egiteko. Eguraldiarengatik izan dira lehenengo asteburuan arazo gehienak: "Ilarak sortu dira sarreretan, eta euria eta elurra dela eta deserosoa izan da bezeroentzat. Baina bestelako arazorik ez dugu izan". 

Sektorea egoera larrian da koronabirusaren pandemia hasi zenetik, eta gaueko ostalaritza irekirik mantentzea eragingo badu begi onez ikusi du Arriadak neurriaren ezartzea. Arazo gehiago ere eragin ditu, gainera, gaitzak. Krisi ekonomikoak, hornidura arazoak ere eragin ditu gaueko ostalaritzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!