COVID pasaportea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren baimena lortzen badu, 50 mahaikide baino gehiagoko edukiera duten jatetxeetan eta jatetxe-esparruetan, diskoteketan eta festa-aretoetan, ikuskizun-kaferako lizentzia duten establezimenduetan eta lizentzia berezia duten tabernetan eskatuko da. Azken horietan, 00:00etatik aurrera. Halaber, barnealdean janariak eta/edo edariak kontsumitzen dituzten ekitaldi jendetsuetan egiaztatuko da dokumentua dutela sartzen direnek.
Neurria onartuz gero, azaroaren 27tik 2022ko urtarrilaren 6ra, larunbata, egongo litzateke indarrean, biak barne. Kontsultatu ziurtagiriaren inguruko gako guztiak.