- Zein sektoreetan ezarri nahi dute ziurtagira?
Momentuz, Covid pasaportea, gauetako aisialdia eta kulturako zenbait emankizunetarako ezarriko da.
Ostalaritzari dagokionez, 50 lagun baino gehiagoko edukiera duten jatetxeetan ezarriko da. Gauarekin loturiko lokal edo dantzalekuetan, sarrerako kontrol zerbitzua dagoenez, ziurtagiria eskatzeko azpiegitura badute. Kafe antzokiek ere aplikatu beharko dute neurria, hauetan, normalean sarrera bat ordainduta joaten dira bezeroak beraz, sarrera erostearen momentuan eskatuko da ziurtagiria. Gauetako tabernetan gauerditik aurrera eskatuko dute pasaportea sartzeko.
Kultur emanaldi handietan, Navarra Arenan edo Anaitasuna pabiloian egiten diren kontzertu eta saioetan ere eskatuko dute COVID ziurtagiria.
- Gobernuak epaileen berrespena lortzen badu, noiztik hasiko dira eskatzen? (noiz arte?)
Gaur eskatuko du exekutiboak baimena Nafarroako Justizia Epaitegi gorenean eta biharko erantzuna espero du. Helburua baita, asteburu honetan, larunbatean bertan aplikatzea. Neurria, gutxienez, gabonak arte luzatuko da, orduan espero baita gaueko aisialdiaren gorakadarik handiena. Gabonen ostean, egoera zein den ikusita gobernuak neurria mantendu ala ez erabakiko du.
- Nola lortu daiteke ziurtagiria, soilik txertoarekin?
Covid ziurtagiria, Nafarroako osasun zerbitzu publikoak eskeintzen du eta hiru modu daude lortzeko. Nagusiena, behin txertoaren dosi guztiak jasota lortzen da eta gure mugikorrean eramateko QR kode batean datza. Osasun karpetan bertan lortu daiteke.
Bestea, PCR eta antigenoen test negatibo eta balioztatu baten bidez izanen litzake, hau txertatu gabeko pertsonendako bidea litzake. Eta azkenik covida pasata dugula ziurtatzen duen agiria, gaitza PCR bidez baieztatuta izan beharra dago.
- Ziurtagiri bakoitzak, iraupen ezaberdina du.
Bai hala da, txertoaren ziurtagiriak ez du iraungitze datarik. Behin txertoaren bi dosiak jasota, beti erabili ahal dezakegu lortuko dugun QR kode hori. PCR bidez lortutakoak ordea, soilik 72 orduko iraupena izanen du, beraz txertatu gabekoek ia ia, astero egin beharko dute PCR-a pasaporte hau erabili nahiko balute. Gaitza pasatu dugularen ziurtagiriak ordea 180 eguneko iraupena du, behin lehendabiziko positiboa eman dugula.
- Non eta nola eskatu daiteke?
Esan bezala, COVID pasaportea, Osasun zerbitzu publikoak ematen du. Ohikoena, interneten gure osasun karpeta aktibatua izatea da eta bertan, pasaportea deskargatzeko aukera izanen dugu. Karpeta hau aktibatzeko, norberaren osasun etxean eskatu behar da NAN zenbakia emanda. PCR probak ofiziala ere behar du izan, osasun karpetan informazio txertatu ahal izateko