"UPNren barkamen eskaera garrantzitsua izan daiteke etorkizunera begira"

Juan Kruz Lakasta 2021ko aza. 23a, 11:16

UPNren estatuaren eta eskuin muturraren biktimen senideei egindako barkamen eskaeraz, Pedro Sanchezen gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioaz, eta Sergio Sayas diputatu erregionalistaren ETB3ren inguruko adierazpenez aritu gara Metropoli Forala saioan, Kaztearien Solasaldian, Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandezekin eta Berria berripapereko Joxerra Senarrekin. 

Senarren eta Fernandezen aburuz, Iñaki Iriarte parlamentari erregionalistak UPNren izenean egindako barkamen eskaerak garrantzi handia eduki dezake etorkizunera begira, bereziki parlamentuan osatzekoa den gai honi buruzko batzordean jarrera horri eusten badio. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!