Jardunaldi jarraituak larriagotu ditu berez larriak eta prekarioak ziren jantokietako langileen lan baldintzak. Ordutegiak murriztu zaizkie, eta gero eta zailagoa zaie hezkidetza bazkal orduetan. Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako 76 ikastetxek, publiko zein pribatu itunduek, administrazio-prozedura hastea eskatu diote Hezkuntza Sailari, egungo eskola-lanaldia aldatzeko eta ikastetxeetan eskolaz kanpoko lanaldi jarraitua izateko. Langileek aurreikusten dutenez, horrek 200 langileen kaleratzea eta 500 langileen lanaldi murrizketa eraginen du.
Elkarrizketa, eztabaida eta irtenbideak behar dira jardunaldien inguruan langileen ustez, eta hezkuntza komunitatearen parte diren heinean, haien iritzia ere kontuan har dadin nahi dute.
Zuzendaritzek landutako proiektuak klaustroan, eskola kontseiluetan eta familiek bozkatu ondoren, abenduaren 13 baino lehen bidali behar dute zentroek eskabidea. Lanaldi berria baimentzen duen edo ez Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak ebatziko du, eta urtarrilaren 8an ezarriko da ordutegia indarrean.