Jon Bernat: "Ezkerreko hedabideak ditu jopuntuan eraso informatikoak"

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 22a, 10:20

Eraso informatikoa pairatu dute asteburuan La Mareak eta El Salto herri ekimeneko hedabideek. Gaur goizean ere arazoak eduki dituzte albisteak igotzeko El Saltoren Euskal Herriko edizio Hordagoko langileek. Jon Bernat da kazetarietako bat.

El Salto egunkariak 24 ordu baino gehiago daramatza eraso informatiko baten pean. Azaroaren 19ko 15:00etatik aurrera, zerbitzua ukatzeko eraso baten (DDoS) helburua izaten ari da webgunea. Eraso informatiko mota horren bidez, IP helbide askotatik eta botak erabiliz, zerbitzari bat hilobiratzen da, informazio-eskaeren arabera. Kazetariek ezin izan dute eduki berririk igo haien atarietan, eta erabiltzaileek "akats" mezu bat aurkitu dute sartzean.

El Salto ez da eraso honen biktima izaten ari den komunikabide bakarra. La Mareak, El Saltoren ordu berean antzeko erasoa jasan zuen. Bi webguneek sarbide-arazoak izan dituzte ordutik.

Nodo50eko beste webgune batzuetan ere erorikoak izan dira. Adibidez, Arainfo edo Kaos En la red. Nodo50eko webgunea bera ere erasotzaileen jomuga izan da.

Argazkia: Hasier Goikolea, CC BY-SA 3.0 ES lizentziapean erabilita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!