Jon Zapata: "Argi dago non jarri nahi duen euskalgintzak indarra: hitzan eta ekintzan"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko aza. 22a, 09:36

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialak hirugarren edizioa izanen du datorren urtean. 2022. urteko udazkenean izango da hurrengo Euskaraldia. Euskaltzaleen Topaguneko Jon Zapatarekin mintzatu gara.

Asteburuan aurkeztu dute Iruñean, 2022ko Euskaraldia, Hitzez ekiteko garaia lelopean. 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 5ra eginen da hirugarren hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala. Ohiko rolak mantenduko ditu hirugarren edizioak, baita taldea parte hartzeko ariguneak ere. 

Baina proposamen berriak egingo dizkie partaideei. Orain arte, euskararen erabilera handitzeko traba diren arau sozialetan eragin nahi izan du. Hurrengo urtean, aldiz, hizkuntza ohitura horiek aldatzeko herritarrek tresna eraginkorragoak izatea da lehentasuna.

Aurkezpena eginda, Euskaraldia antolatzen duten batzordeen sarea berpizten eta indartzen ari dira dagoeneko. 

Argazkia: Hamaika.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!