Ana Galarraga: "Txertatu gabeak zigortzea ez da eraginkorra"

Juan Kruz Lakasta 2021ko aza. 18a, 12:38

Hego Euskal Herrian txertatuak %90etik gora izanda, covid pasaporteak segurtasun sentsazio faltsua sor lezakeela uste du, eta hala nekez lortuko dela pertsona gehiago txertatzea, aintzat hartuz geratzen direnak txertoaren oso aurkakoak direla. 

Ana Galarraga elkarrizketatu dugu Metropoli Forala saioan, Nafarroako Gobernua gau aisialdian covid pasaportea ezartzeko aukera aztertzen ari dela eta. Pedro Guillon epidemiologoak Publico agerkari espainiarrean argitaraturiko iritzi artikulua aipatu digu.

Guillonek artikuluan punitibismoaren arriskuez ohartarazten du. Austrian txertatu gabeak konfinatu dituzte. Singapurren, osasun gastuak ordaintzera behartu. "Izorra daitezela" pentsatzea izaten da pertsona askoren erreakzioa. Baina atre hori zabalduz gero, bide luzea ibil daiteke: ordain dezatela haien osasun artaketa erretzaileek, eta edaleek, eta gizenek, eta... Guillonek neurri sozialagoen alde egiten du. Konparaziora, koronabirusagatik baja hartuz gero soldatan murrizketarik ez izatea.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!