"Poliziak etorkinei hitzordu tranpak jartzea bidegabekeria latza da"

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 17a, 11:07

EH Blduko parlamentari Maiorga Ramirezek "bidegabekeria latza" dela salatu du, eta Geroa Baiko Maria Solanak Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak foru parlamentuan azalpenak eman beharko lituzkeela gaineratu du. 

Parlamentarien solasaldia izan dugu gaur Metropoli Forala saioan, Geroa Baiko parlamentari Maria Solanarekin eta EH Bilduko hautetsi Maiorga Ramirezekin. Migratzaileen gaiaz gain, koronabirusaren balizko seigarren olatua eta aurrekontuen tramitazioa izan ditugu hizpide.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!