Gazteek normaltasunez ikusten dute apustu etxeetan edo ta tabernetako makinetan jokatzea. Beren aisialdian txertatu duten jarduera da, bestelako alternatibarik ezean. Ez dute arazorik ikusten horretan eta etxeetan ere gurasoek ez dute jokuaz eta ludopatiaz hitz egiteko beharra ikusten. Egoera kezkagarria da, ludopatiaren kontrako Gizakia Helburu, Aralar eta Antox elkarteen iritziz.
Euskalerria Irratian, Gizakia Helburu taldeko Garikoitz Mendigutxiak azaldu du egoera.