Txibiteren gobernuak eta EH Bilduk loturiko hirugarren aurrekontu akordioa aztertu dugu aste honetako solasaldi parlamentarioan, Geroa Baiko Maria Solana eta EH Bilduko Bakartxo Ruizekin. Biok bat egin dute PSNk akordio hori udaletara ere hedatu beharko lukeela esateko tenorean. Alde horretatik motz geratzen bada ere, akordioaren balio politikoa nabarmendu dute biok ala biok, PSNren eta UPNren arteko urruntzea areagotzen duelako.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.