COP26

Laura Aznal: "Herrialde erabakigarri asko akordio garrantzitsuetatik kanpo geratzen ari dira"

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 8a, 09:46

COP26 klima larrialdiaren aurkako nazioarteko goi bilera egiten ari Glasgown (Eskozia). Nafarroako EH Bilduko parlamentari den Laura Aznal han da, eta harekin mintzatu gara Metropoli Foraleko albistegian.

Aurrerapen globalak eta tokikoak nahikoak ez direla uste du EH Bilduk, horregatik zenbait kide Glasgowen egiten ari diren COP26 klimaren goi-bileran daude. Horietako bat da Nafarroako parlamentari Laura Aznal. "Hitzordu garrantzitsua" dela uste du, "larrialdi klimatikoaren aurrean konpromiso gehiago eta handiagoak hartu ezean", aldaketa klimatikoa traumatiko eta mingarria izan delako, taldearen aburuz.

Egunotan, goi bileran, akordio garrantzitsuak hartzen ari direla uste du, eta zenbait herrialde kanpoan geratu izana eta hitzarmenak betetzea borondatezkoa izatea deitoratu du.

Nafarroan aldaketa klimatikoaren eta trantsizio energetikoaren lege proposamena lantzen ari dira egun parlamentuan. 527 ekarpen izan ditu testuak, eta ganberan 50 eragiletik gora hartu dute parte. Ekarpen horiek entzunda, emendakinak prestatzen ari da EH Bildu. "Asko", Aznalek zehaztu duenez. Glasgowen hartzen diren konpromisoak ere Nafarroara ekarriko dituela ohartarazi du. Datorren osoko-bilkuran gaiaren inguruko galdera eginen dio taldeak gobernuari. 

Goi bilerako hainbat lan-mahaietan eta bertan deitutako mobilizazio sozialetan parte hartzen ari da EH Bildu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!