Euskaltzaindiak datorren azaroaren 19an egingo dituen jardunaldien harira ekarri nahi du Geroa Baik gaia Nafarroako Parlamentura. Adituak entzun ondoren politikariek eztabaida egitea da asmoa, oinarri teorikoen gainean interpelazioen ondotik mozioak eta proposamenak egiteko.
Hezkuntza Departamentuak hezkuntzan euskara bultzatzeko politiken diseinurako proposamenekin posizionamendua hartzea beharrezkoa dela uste dute, orain arte egindakoa "eskasa" deritzo eta Solanak.
Akordio programatikoan jasotakoa betetzea litzatekeela gogorarazi die sozialistei, eta ganberan hori egiteko babesa dutela ekarri du gogora.
Euskararen bigarren plan estrategikoaren zirriborroa aurkeztu berri du gobernuak, eta Navarra Sumak dagoeneko kritikatu du eta ain zuzen hezkuntzari lotutako puntu batengatik. Ezagutza minimo bat inposatzen duela diote.
Eztabaida, Euskaltzaindiak antolaturiko jardunaldien ondoren egingo da. Epe laburrangoan, azaroaren 4an eta 5ean egingo dute Foru Erkidegoaren egoerari buruzko eztabaida. Modu transbertsalean hizkuntz eskubideak, euskaldunen eskubideak, presente egonen direla ziurtatu du Geroa Baiko parlamentariak.