Espainiako Zinemaren akademiak 'Non Dago Mikel?', Mikel Zabalza orbaizetarraren desagerpenaz diharduen dokumetala Goya saria jasotzeko hasierako 15 hautagaien zerrendan sartu du. Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas 'Pitu'-ren obraz gain honakoak dira zerrendan sartu dituztenak:
Quién lo impide Jonás Trueba; El retorno: la vida después del ISIS Alba Sotorra; Nación Margarita Ledo; Bienvenidos a España Juan Antonio Moreno; Álbum de posguerra Airy Maragall eta Ángel Leiro; Balandrau, infierno helado Guille Cascante; Camagroga Alfonso Amador; Del otro lado Iván Guarnizo; Héroes. Silencio y Rock &Roll Alexis Morante; Lobster Soup Pepe Andreu eta Rafa Molés; Magaluf Ghost Town Miguel Ángel Blanca; Posidònia Adán Aliaga; Sedimentos Adrián Silvestre; Tierra de leche y miel Carlos Mora Fuentes, Gonzalo Recio eta Héctor Domínguez-Viguera Queija; Un blues para Teherán Javier Tolentino.
Asteazkenean Ipar Euskal Herrian estreinatutako kontakizun zinematografikoak, ordena kronologikoan azaltzen ditu, Mikel Zabalzaren bizitzaren ingurukoek kontatuta eta garaiko ikus-entzunezko dokumentuak oinarri, 1985eko azaroaren 26an Donostian atxilotu eta Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelera eraman zuteneko eta osteko gertakariak. Lekukotza desberdinen bidez, gertaerak nola doazen eta polizia-operazio berean atxilotutakoei zer gertatzen zaien kontatzen du filmak, Zabalzaren familia haren gorpua alferrik aurkitzen saiatzen den bitartean.
Bertsio ofizialaren aurrean, egia, justizia eta erreparazio eskatzen dutenen errelatoaren isla da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!