SANFERMINAK 2025

Erraldoi, buruhandi eta zaldikoek azken dantza egingo dute Udaletxe Plazan

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 14a, 08:50

Goizeko 09:30ean aterako da konpartsa azken aldiz Ezpeleta jauregitik. Udalbatza lagunduko du eta Udaletxe Plazan egingo du sanferminetako azken dantza.

San Fermin jaiak agurtuko dituzte gaur erraldoiek, buruhandiek eta zaldikoek. Aurten azkenenego aldiz aterako dira Ezpeleta jauregitik, goizeko 09:30ean.

Ondoren, Kale Nagusia zeharkatuko dute, Eslaba, San Frantzisko, Kontseiluko plaza, Zapateria eta Udaletxeko plazara iritsiko dira. Hortik abiatuta, Konpartsak Udalbatza lagunduko du, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barrena, San Lorentzo elizaraino. 

Azken dantza Udaletxe plazan izango da eta konpartsak agur esango du hurrengora arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!