Sergio Ayucar (BSH): “Guztia baldintzatuta uzten dute eta, oraindik, mahai gainean ez daukagu negoziatzeko ezer”

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 11

BSH enpresak eta lan batzordeak atzo goizean kontsulta epeko seigarren bilera izan zuten, baina ez dute aurrerapen nabarmenik izan. Orain arte lau bilera egin dituzte. Geratzen diren biak datorren asterako aurreikusiak daude.

Sergio Ayucar, BSHko langile eta LAB sindikatuko ordezkariaren hitzetan, “lan batzordeak jarraitzen du empresak eman dituen arrazoiei uko egiten. Argi uzten ari gara hau BSHk urteetan zehar eragin duen egoera dela eta prozesuan zehar mantentzen ari duen jarrera oso fe txarrekoa dela”.

Konpainiaren partez 48 lanpostu huts eskaintzen jarraitzen dute, 25 eguneko kalte-ordainak urteko, 14 hileko mugarekin, eta azkeneko bileran kaltetutako langileak 612 izatetik 609 izatera igaro dira.

Kontsulta-aldian, atzo goizean, batzordeak berretsi zuen ez direla justifikatzen enplegu-erregulazioko espedientearen arrazoiak, eta berriro lantegirako bideragarritasun-plana eskatu zuten. “Guztia ezjakintasuna da, guztia baldintzatuta uzten dute eta oraindik ez daukagu mahai gainean ezer garbia negoziatzeko. Momentuz, gure aldarrikapenekin jarraitzen dugu: lanpostuak mantendu behar direla eta hau bideragarria dela”.

Dozenaka langile hurbildu ziren, bilera egin zen Don Carlos hotelaren inguruetara, sindikatuei babesa ematera. Kontsulta epeko azken bi bilerak hurrengo astean, astearte eta ateazkenean, izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!