Zea Mays taldeko kideekin izan ziren oholtzan ostiralean Euskalerria Irratiko lan-taldeko zenbait kide Elektrizitatea kantua abesten. Gonbidapena jaso zuten irratiko kideek beste zenbait kolektibotako emakumeek bezala: eszenatokian batu ziren villavesetako kideak, BSHkoak, Zaporeak taldekoak. Paris 365 ekimenekoak, Yalah Nafarroa Palestinarekin taldekoak eta Katakrakekoak. Zea Maysek sanferminetako kontzertuaren bideoa osatu du. Hemen ikusgai: