Gurean izan da Aingeru Zudaire. Lehenik eta behin, duela bederatzi urte izan zen gertaera latz hura ekarri du gogora. Duela bost urte Zudairek bere kasua epaitegietara eramatea lortu zuen. Bertan, ez zuten inor zigortu, probarik ez zegoela argudiatuta. Nolanahi ere, epaiak dio eraso hori benetan gertatu zela. Zudaireren ustez oso garrantzitsua da erabaki hori, ate zenbait zabaltzen dituelako aurrera egiteko kasu honekin. Espainiako Gobernuari sarritan eskatu zaio gomazko pilotak erretiratzea. Orain, Nafarroako Parlamentuaren babesa jaso nahi dute kaltetutakoek, Barne Ministerioak atzera egin dezan. Azkenik, aipatzekoa da Stopbalasdegoma izeneko txostena osatu dutela pertsona kaltetuek eta horren aurkezpena eginen dutela, hilak 29, ostiralarekin, Kale Nagusiko Plazara gunean