Izai Bujanda: "Aste erabakiorrak dira sektore publikoko behin-behinekotasunarekin amaitzeko"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko urr. 27a, 09:02

ELA, Steilas eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute Parlamentuan, Nafarroako Aldi Baterako Langileen Batzarrarekin batera, zerbitzu publikoen defentsan. ELAko zerbitzu publikoen arduradun Izai Bujadarekin hitz egin du irratiak.

Sindikatuen kontaketaren arabera, 15.000 langile baino gehiago daude behin-behinekotasun egoeran Nafarroako sektore publikoan. Horien lan baldintzak kontsolidatzeko, enplegu publikoa sortzeko eta pribatizazioei amaiera emateko araudi propioa eskatu diete gobernuei, erakundeei eta alderdi politikoei. 

Testuinguru horretan, Estatuko Gobernuak onartu duen eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuen babesa izan duen Izatazoa Errege Lege Dekretua kritikatu izan dute. Sindikatuen ustez, langileak kaleratzeko atea irekitzen du, urte luzez gure herrialdean zerbitzu publikoak aurrera atera dituztenak. Tramitazioan den dokumentuak, saltu dutenez, ez du proposatzen "benetako neurririk" etorkizunean ekiditeko egun dauden aldi baterako enplegu-tasak.

Une erabakigarria da protestak kalera ateratzeko Izai Bujandaren ustez, hori dela eta ohartarazi du beharrezko mobilizazioak bultzatzen jarraituko dutela.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!