Iazko ikastolen festa bertan behera geratu eta gero zikloa itxi nahi dute Lizarrako gurasoek. Nafarroa Oinez txikiagoa izanen da, ibilbide eta arearik gabe, herriko zazpi puntutan eskenatokiak izanen direlarik. COVID neurrien azken orduko malgutzeak, festa handiagoa antolatzeko aukerarik gabe utzi du antolakuntza.
Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria, Irrintzi Plaza saioan izan da Nafarroa Oinezen atarian, eta ziurtatu du Euskal Herriaren elkartasunaren emaitza izanen dela festa.
Gaur saio berezia eginen du Euskalerria Irratiak Lizarratik.