Datorren asteburuan, urriaren 16 eta 17an 2020 eta 2021eko Nafarroa Oineza ospatuko da Lizarran. Festa bikoitza izanen da, pasa den urtean, pandemairen gogortasuna zela eta ezin baitzen ospatu eta aurten irrika bikoitzarekin hartu dute antolatzaileek berriz ere martxan jartzeko erronka. Hori bai, zuhurtziaz eta elkar zainduz. Unai Gardoki, Lizarra ikastolako lehendakaria.
Nafarroa Oinez berezia izanen da, bi egunetan banatuta eta ohiko ibilbide eta guneez gabekoa, Lizarran barna sakabanatutako 7 puntu ezberdin izanen dituela eskenatoki. Urko Peral musikariak prestatu du egitaraua eta azaldu duen moduan, orotariko proposamenak izanen dira gerturatzen direnendako.
Ez da ohiko Nafarroa Oinez izanen, egoerak horrela eskatuta, antolakuntza formatu txikiko ospakizunean ari zen lanean, covid neurrien desagerpena edo erorketa iritsi zenean. Hori duela astebete izan zen, antolakuntzari erreakzionatzeko astirik eman gabe, Nafarroa Oinez handi batek beharko lukeen azpiegitura montatzeko. Josu Sueskun, antolakuntzako arduraduna da.
Ez da ohiko deialdi masiborik eginen Nafarroa Oinezean parte hartzeko, nahiz eta nahi duena gerturatu daitekeen Lizarrara. Hala eta guztiz ere, Lizarrako ikastola lagundu nahi izatekotan, diru ekarpenak egiteko aukera jarri dute Nafarroaoinez.eus webgunean eta aurten ere, Bizum bitartez, Nafarroa Oinez bilatuz, "eman" edo "donar" atalean.