Bakartxo Ruiz: "Aurrekontuak onartu nahi baditu aukera bakarra EH Bildurekin akordioa erdiestea du gobernuak"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko urr. 14a, 09:56

Nahiko argi zegoen balantza EH Bilduren aldera eginen zuela, eta atzoko Navarra Sumaren jarrerak zalantza guztiak uxatu zituen. Bost minutu baino gutxiago eman zituen gobernuko ordezkariekin Javier Esparzak. Gobernua eta EH Bildu hirugarren akordiora bidean daude. Bi aldeek lehen bilera egin dute. Ituna urrun dago oraindik, baina batzuek eta besteek negoziaziorako tartea ikusten dute.

Lehenengo bilerarako markatutako helburuak bete ditu EH Bilduk. Lehen hartu-emana protokolozkoa izan da, baina negoziazioari hasiera formala emateko nahikoa. Alderdi soberanistaren lehentasunak biltzen dituen dokumentua jaso du gobernuak. Fiskalitatearen, gastu publikoaren eta hizkuntza politikaren alorrean proposamen zehatzak helarazi dizkio. Zerbitzu publikoak eta giza eskubideak indartu nahi ditu EH BIilduk. 

Aurrekoetan bezala zuzenketak egiteaz gain, asmoa aurrepoiektuan eragitea du EH Bilduk, eta hori ahalbidetuko dio gobernuak. 

Aurreko akordioen balantzea egiteko unea ere izan da. Gobernua baikor agertu da, eta aurreko bi aurrekontu-akordioek emaitza ona eman dutela nabarmendu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!