June San Millan: "Datozen krisietan ezin dugu inor atzean utzi, baliabide guztiak erabili behar ditugu"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko urr. 13a, 09:52

Hainbat gizarte kolektibo eta erakunderen puntuak biltzen dituen Aurrekontu Sozialak gaur jardunaldiak eginen ditu, Geltokin. Gizarte premiak gastuaren lehentasuna izan daitezen nahi dute. 

Aurrekontuen eztabaida izanen da datozen asteetan hizketagai nagusia, kronika politikoan eta ordezkari politikoen artean. Zenbat eta zertara bideratuko den datorren urtean. Hori erabaki beharrekoa, eta horretan politikariak bakarrik ez, herritarrek ere eragin nahi dute. 

Nafarroako Aurrekontuak: behar sozialak ala interes pribatuak? saioa eginen du gaur Aurrekontu Sozialak taldeak, Geltokin, 19:00etan. Ostiralean izanen du jarraipena jardunaldiak. Dirua badago, lapur gehiegi dago izenburupean Gonzalo Fernandez Ortiz de Zarate OMAL eta Kapitalari Planto plataformako kideak hitzaldia eskainiko du.

Urriaren 16an, larunbatean, manifestazioa antolatu dute. Autobus geltoki zaharretik aterako dira protestariak 18:00etan, Aurrekontu Sozialak Orain lelopean.

Protesta egiteaz harago, ordezkari politikoekin biltzeko asmoa ere badute Nafarroako kolektibo sozialek eta sindikalek.

Argazkia: Ahotsa.info

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!