Elektrizitate gehiegikeriekin asaldatuta daude, gutxi batzuen onurarako makro azpiegiturekin nazkatuta. Eskubide Sozialen Karta eta Parlamentu Sozialean bildutako eragileek uste dute burbuilak eztanda egin duela. "Hazkunde ekonomiko etengabean, materialen eta energiaren kontsumoan gora eginez gero, ezinezkoa izanen da klima aldaketaren borrokan garaile ateratzea", argitu du Lozanok.
Alternatiba jasangarri, sozial eta egingarriak gizarteratu nahi dituzue. Baita erantzukizuna eskatu ere. Gobernuena, eta baita norbanakoena ere. Arratsaldeko seietan izanen da manifestazioa, Sarasate pasealekutik aterako dira protestariak. Ez da, dena den, mobilizazio bakarra izanen alderdi soberanistek itzalaldia egiteko deia luzatu diete herritarrei gaueko hamarretan. Deialdi honetara ere batu dira Eskubide Sozialen Karta eta Parlamentu Soziala.