Hezkuntza departamentuak urtarrilera arte mantenduko du jardunaldi jarraitua. Orduan, ikastetxe bakoitzak ordutegi horrekin jarraituko duen ala ez erabakiko du; hau da, pandemiaren aurretik zuena berreskuratzeko aukera izanen dute. Sortzen elkartean ez daude erabakiarekin ados. Ikastetxe bakoitzari hobekien zetorkion jardunaldiarekin hastea defendatu zuten maiatzean, eta hala eskatu zioten kontseilariari.
Ikasle eta familiei zer komeni zaien erabakitzeko hausnarketa prozesu bat eman beharko litzatekeela uste dute. Baina halakorik ez da eman, eta erabakiak aldebakartasunez hartu direla salatu dute. Orain ikasturtea hasi dela, aldaketak ez egiteko eskatu diote departamentuari.