Zortzi gazteetatik kalean aske izanen den bigarrena da Iñaki Abad. Arratsaldean ospatuko dute Altsasuko gazte eta gurasoek, gaurkoa ospatzekoa baita, Antxon Ramirezen iritziz.
Iritsi da eguna!
— Iñaki Abad (@abad_altsasu) October 4, 2021
Día 0️⃣.
No pasaré página. Cerraré el libro.
Solo queda echar a este foncionario "telemático" de mi casa. pic.twitter.com/zsw8T9tvE3
Azken bi urteotan hirugarren graduan izan da Abad, etxean, baina baldintzapean. Orain aske izanen da, baina aurrekarien itzalarekin. Hori guztientzat hala izanen dela susmoa dute, eta horrek kezkatu egiten ditu gurasoak.
Bost urte eginen ditu aurten auziak. Espainiako justizia sistemaren urrats guztiak agortuta, Estrasburgoren zain daude. Itxaropena ez dute galdu, baina zerbait lortzea zaila izanen dela ohartarazi du Ramirezek, Euskalerria Irratian.