Herenegun irten ziren ibilian ibilian, Lesakatik. Guztira 352 kilometroko ibilaldia izango da, bost kilometrotako 74 errelebo, 72 orduz atsedenik gabe ariko dira. Ideia zoragarri eta eroa da Sareko kideen, iritziz. Fran Baldaren ideia batetik tiraka osatu dute.
Bihar amaituko da itzulia, Iruñean, herrialdeko manifestazio batekin. Eguerdian iritsiko dira, Esteribarretik; eta 17:00etan izanen da mobilizazioa. Presoak etxeratzeko prozesuari bultzada emateko aldarrikapenak hiria hartuko du orduan, urratsak eman diren arren, egiteko asko dagoela uste dute eta. Aste honetan Espainiak bederatzi euskal preso gerturatuko dituela iragarri du. Horietatik, bi Iruñera: Igor Portu eta Jesus Maria Gomez Ezkerro.