Maiorga Ramirez: "EH Bilduk sostengua eman beharko lioke EAko kritikoek proposatzen dugun irtenbideari"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko ira. 30a, 10:25

2019ko primarioetan Maiorga Ramirez hautagaiaren eskubideak urratu zirela ebatzi du Arabako Probintzia auzitegiak. Zuzendaritzak Espainiako Auzitegi Gorenera jo nahi du, eta Eusko Alkartasunako kritikoek uste dute alderdia ahulduko lukeela horrek.

Ez aurrera, ez atzera dago EAko bi aldeen arteko auzia. Auzia amaitzeko garaia dela diote kritikoek, eta primarioekin amaitu beharko litzatekeela uste dute. Eba Blancok ordezkatzen duen zuzendaritzak, ordea, bide judizialari ez dio atea itxi. Bien artean ez da elkarrizketarik gertatzen ari, eta Maiorga Ramirez-ek EH Bilduri esku hartu dezan eskatu dio. 

2019tik dator afera. Eba Blanco eta Maiorga Ramirez aurkeztu ziren EAko primarioetara; baina, idazkaritza nagusiak bertan behera utzi zuen Ramirezen hautagaitza. Bi urtez luzatu da auzia, epaitegietarako iristeraino. Bi urteetann lau epaik adierazi dute Eba Blancoren izendapena irregularra izan zela. Azken epaiak ere hori dio. Ramirezen ustez, prozesu hartan “defizit demokratikoa” egon zela agerian utzi du. Auziak alderdia urtu dezakeela ohartarazi du.

Oinarrian eztabaida politiko bat dagoela sinetsita dago, Ramirez: zein izan behar duen Eusko Alkartasunak EH Bildun eduki behar duen funtzioa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!