Joselu Ardanaz: "Erom-ek Espainia mailako hitzarmen kolektiboa ezarri nahi du, Nafarroa kontuan hartu gabe"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko ira. 29a, 10:19

EROM-Nafarroako langileak berriro atera dira kalera. Enpresa batzordeak hamar eguneko greba iragarri du, eta gaur hasi dira protestan, lan hitzarmen duin baten alde. LAB sindikatuko ordezkari Joselu Ardanaz izan dugu gurean.

Erreniegako parke eolikoan abiatu dute greba eguna Erom enpresako langileek. 180 langile baino gehiago ditu enpresak, konpainiak haize-sorgailuen mantentze-lan integralak egiten ditu eta duela sei urte ez zaio lan hitzarmena berritzen langileei. Egoera okertuz doala salatu dute. 

Enpresa zuzendaritzak gaur osatuko du negoziazio mahaia, baina Espainia mailakoa izanen da, eta Ardanazek salatu duenez horrek Nafarroako langileak kaltetuko ditu. 

Hamar egunez izanen dira greban, eta tartean hainbat mobilizazio eginen dituzte. Gaur auto karabana bat izango da Iruñean eta elkarretaratzea eginen dute Acciona enprsaren egoitzaren aurrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!